top of page

ADIMEN ANITZEN ESKOLA

School Key 1958. urtean Indianapolisen sortu zuten St.John’s College-eko irakasleek Gardnerren ideiak oinarritzat hartuz. Eskola hiru ideiatan oinarritzen da: umeek ikasi, deskubritu eta sortu nahi dutela. Ikastetxearen helburua energia hau hartzea eta umeak gizarteko kide bilakatzea da. Eskolak 2,5 eta 12 urte tarteko umeei zuzendua dago. Kalifikazio altuak dituzten umeak honetara joaten animatzen dituzte haien familiaren maila ekonomikoa kontuan hartu gabe; eta honetarako, ikasturteak ordaintzeko erraztasunak ematen dituzte.

 

Nola irakasten dute?

Lehen hezkuntzan, 7 irakasle daude klase bakoitzeko. Bakoitza teoria jakin baten aditua izango da, hala nola, inteligentzia musikalean, gorputz heziketan, arte bisualetan komunikazio hedabideetako espezialista, errekurtsoen irakaslea, komunitateko errekurtsoen irakaslea eta ekintzen irakaslea. Eskolan, haurraren eguneroko estimulazioa bilatzea da helburua jokoekin, proiektuekin eta tailerren bitartez. Haurren motibazioa sustatzeko helburua izanik.

bottom of page