top of page

AMARABERRI

1979an Loli Anaut pedagogian adituak Amara Berri sistema proiektua sortu zuen. Lanerako sistema bat da, diziplinartekotasuna lantzen duena, non antolakuntza, plangintza, hausnarketa, analisia eta erabakiak hartzea sustatzen diren. Sistema irakasleak ikasleak interpretatzeko modua aldatzeko eta berritzeko sortua izan zen, hau da, haurrari eta beraren behar eta interesei garrantzi handiagoa emateko beharra zela eta eratu zuten sistema, haurraren premiei egoki erantzuteko. Horrez gain, errealitatearekin lotura gutxi eta diziplinen arteko lotura eza ere sistema sortzeko faktoreak edo eragileak izan ziren. Hortaz, sistema, hutsune horiei aurre sortua izan zen hain zuzen ere. Sistema 7 printzipiotan oinarrituta dago: indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa, aktibitatea, sormena/irudimena, askatasuna eta normalizazioa. Honako sistema eredua izan da eta hainbat eskolek ere martxan jarri dute Euskal Herri barnean zein kanpoan, esaterako: Murumendi, Urdaneta, ....

 

Nola irakasten dute ?

Antolamenduaren ildotik, lehen esan dugun bezala, txoko edo testuinguru bakoitzean hainbat jarduera izaten dituzte. Jarduera bakoitzak bere metodologia zehatza izan ohi du. Hortaz gain, testuinguru eta jarduera horiek berberak izaten dira ziklo osoan zehar, eta beraz, ikasleek eginkizun bera behin baino gehiagotan egiteko aukera izaten dute. Departamentu edo txoko bat diseinatzen eta antolatzen dutenean bi alderdi izaten dituzte kontuan: batetik, legeak zer jartzen duten eta dekretuak zer dion, hau da, haurrek zer ikasi behar duten; eta bestetik, umeen interesak zein diren. Egoera errealak ikasgelara eramaten dira, eta, haurrak, egoera errealei aurre egiten ikasten dute. Adibidez, matematika arloan, neurriak ikasterako orduan, matematikako txoko barnean ponpoiak, telarrak, eta jarduera errealak proposatzen dira. Haurrak horretarako zenbat hari beharko dituen kalkulatu beharko ditu, ondoren, erosi eta josi egingo du. Modu horretan, matematika ezik, beste gai batzuk lantzen ditu, hala nola hizkuntza, plastika, talde lana...

bottom of page