top of page

WALDORF PEDAGOGIA

Zer da Waldorf pedagogia?

Waldorf pedagogiaren oinarria gizakiaren eta garapen psikologiaren ikerketa da. Handik aurrera, garapenaren psikologian eta fisiologian, metodologian, didaktika eta irakasgai berrietan sakondu da. Giza naturaren ezagutza sakonenik abiatzen da eta gizakiaren eboluzioaren hainbat etapetara egokitzen da. Aniztasun kulturala kontuan hartzen da eta gizakiaren printzipio etiko orokorrekin konprometituta dago. Hezkuntza eredu bizia eta soziala izateko xedez sortua izan zen. Steinerren ustez Hezkuntza artelan baten moduan eraman behar zen aurrera, giro aske eta sortzailean. Hezkuntza benetako aldaketa sozialaren motorra zela uste zuen.

 

Ikuspegi honen asmoa umeen alderdi fisikoak, kognitiboak, konduktualak, emozionalak, sozialak eta espiritualak esnatzea izango da, eta horrekin batera pentsamendu sortzaile eta analitikoa sustatzea. Laburbilduz, pedagogia honen azkeneko helburua, gizabanako askeak, moralki arduratsuak eta integratuak sortzea izango da, konpetentzia sozial handi batekin.

 

Nola irakasten dute?

Irakaskuntzako arlo anitzetan garatzen diren trebezien ekintza bateratuari garrantzia ematen da. Diziplina desberdinen arteko eraginak gaitasun psikikoak modu harmoniatsuan haztea eta garapen etapa desberdinetara ongi egokitzea ahalbidetzen du. Horregatik helburua da gizakiaren barruan dauden hiru indarrak orekatzea da: pentsamendua, sentimenduak eta gogoa.

bottom of page