top of page

VITTRA ESKOLA

Vittra eskola Suedian hasitako hezkuntza proiektu bat da. Vittra suedieraz suntsitu/hondatu esan nahi du eta honek ohiko hezkuntza sistemari erreferentzia egiten dio, bere proiektua guztiz berritzailea delako, non, sormena du helburu. Suedian 27 vittra eskola daude zeinean 8500 ikasle inguru ikasten dute bertan.

 

Nola irakasten dute?

Vittra eskolak leku irekietan irakastea bultzatzen dute. Horren ondorioz, eskola hauen azalera, plaza zentral ireki batean antolatzen da zenbait ikasgelaz inguratuz. Irakasleak zenbait taldetan banatzen dituzte ikasleak, eskolako puntu desberdinetan kokatzen dituzte eta gidatzen dituzte zenbait gauza ikas dezaten. Denboraren aldetik, klaseen iraupena bi ordutakoa da, hortik aurrera, umea informazioa aztertzeko eta bere eginbeharrak betetzeko denbora dauka. Honen helburua ez da oinarritzen ikasleak duen ezagutza kopuruan, baizik eta arazoei aurre egiteko duen gaitasunetan. Eskola mota hau bakoitzaren esperientzian eta egunero sortzen diren arazoei aurre

egitean zentratzen da. Bestalde, teknologiak paper garrantzitsu bat hartzen du ikasle bakoitzaren autonomia sustatzeko eta elebiduntasuna ere (ingelesa-suediarra), testuinguru internazional batean moldatzeko asmoz, sustatzen da. Ebaluazioa pertsonala egiten dute eta bakoitzaren garapenean parte hartzen dute, jarrera, lorpenak eta lortutako helburuak, esaterako. “Vittra” liburuaren bidez, gurasoek zein ikasleek beraien ebaluazioaren prozesua interneten ikus dezakete.

bottom of page