top of page

ULERMENERAKO IRAKASKUNTZA

Ulermenerako Irakaskuntza Harvard Unibertsitateko Project Zero-ren metodologia bat da. Ulermenerako irakaskuntza adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika bezalakoetan eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen ikerketaren diseinuan oinarritzen da. Ardatz nagusia ulertzea da. Ulertzea ikaskuntza intelektual hutsa baino harantzago doan prozesua da enpatia, identifikazioa eta proiekzioa behar delako, etengabeko ikaskuntza prozesu batean irekitasuna, tolerantzia, sinpatia eta zintzotasuna dakarrena. Ulermen hori lotzeko, praktikari garrantzia handia ematen diote. Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak heztea da. Aldi berean, gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortu nahi dituzte. Proiektu honen bidez irakasleek bi galdera planteatzen dizkiete haien buruari: Zer esan nahi du zerbait ulertzeak? Zein motatako ikasketek, ikaskuntza esperientziek eta ebaluazioek laguntzen diete ikasleei haien ulermenaren garapenean? Metodologia honen bidez lortu nahi dena, ingurune ezezagunetan ikasleek ezagutza malgutasuna izatea da.

 

Nola irakasten dute?

Azterketak eta liburuak alde batera utzita zeharkako proiektuen bidez egiten da lan. Ariketa erabilgarri, dinamiko eta entretenigarrien bidez ikasten da eta informazioa bilatu, bidezko galderak egin eta ondorioak ateratzen dira. Kasu batzuetan salbuespenak egongo dira eta irakasleek ahoz zein idatziz azterketak egingo dituzte ikasleek izandako hobekuntza aztertzeko helburuarekin. Ohiko eskoletan ez bezala, azterketek balio gutxi izango dute azken balorazioan.

bottom of page