top of page

REGGIO EMILIA

Nolako eskola da?

Reggio Emilia proiektuen bidez eta elkarlanean lantzen den eskola mota da. Irakasleen helburuen arabera, zenbait material eta eginbehar proposatzen dituzte umeen esperimentazioa sustatzeko eta hauek, hori egiten duten bitartean, ikasteko. Hori egitean eskola asmatzaile, aktiboa, ikertzailea, ikasteko guneekin, beti harremanetan dagoena (ikasle-irakasle-familia), maitagarria, dokumentatua eta komunikatzeko erraztasuna sortzen duena lortu zuten. Eskola hau teoria reggianean orientatuta dago, hots, eskolak berak eta Loris Malaguzzik sortutako teorian. Honen arabera, eskolako filosofiak dio organismo bizidun bat bezalakoa dela; izan ere, han irakasleak eta ikasleak ikasten dute elkarrekin esperimentuen bitartez.

 

Nola irakasten dute?

Reggio talde txikiko ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen da, eraikuntza sozialaren garrantzia jarraituz. Irakaskuntza metodo hau ez dauka curriculum konkretu bat, curriculum sortu berri bat daukala esaten da, umeen erakargarria iruditzen zaien gauzetatik eta giroarekiko interakzio eta erantzunetatik abiatzen delako.

 

Reggioren printzipioetako bat, irakasleek “ikastea ikastea” irakastea da, eta hau proiektuen bitartez garatzen da, umeen interesei jarraituz eta data limite bat ez izanik. “La Pedagogía dell ́ ́ ascolto” deituriko proiektu motak kontuan hartuz irakasten da. ​Honek esan nahi du irakasleek denbora asko pasatzen dutela behatzen eta apuntatzen haurren interesak ekintza eta ariketa batzuk edo besteak egiteko, beharrak eta estatuaren curriculum-a kontuan hartuz.

 

Aktibitate gehienak talde txikietan eta espazio desberdinetan egiten dira. Irakasleen eginkizuna atal honetan materialak proposatzea helburuen arabera izango da, hots, gidaria izango da.

bottom of page