top of page

VISIBLE THINKING

Zerbaitek zer edo zer pentsarazten digunean, errazago ikasten dugu, adibidez, klima aldaketak dakartzan ondorioetan pentsatzen dugunean, eta horren ondorioz, interesa daukagunean, errazago ikasten dugu gai horren inguruan, konturatu gabe askotan. Horregatik, pentsatzearen ondorioa da irakaskuntza, eta hori da visible thinking-en oinarria. Pentsamendua, beraz, irakaskuntzaren oinarria da. Eta, beraz visible thinking metodoak umeek haien kabuz pentsatzen ikastea du helburu, hain zuzen ere, pentsamendu hori ikusgarri egitean. The Biltmore School, Estatu Batuetan dagoen eskola bat da, Miamin hain zuzen ere. Eskola honetan visible thinking metodoa erabiltzen dute soilik eta eskolaren helburu nagusia haurrak independenteak eta produktiboak izatea da.

 

Nola irakasten dute?

Irakasleek hiru elementu erabiltzen dituzte irakaskuntza eta ikaskuntza metodologia hau bideratzeko. Lehenik, errutina batzuk daude, prozedurak direnak. Egun bakoitzean, nahiz eta gaiak aldatu, prozedurak errepikatzen dira, hots, errutinak. Hauetan ikasleek izaera kritikoaz haien burua azaltzen eta haien ikuspuntua adierazten dute, dena justifikatuz eta nabarmena denetik abiatuz. Errutina hauetan, ikuspuntuak eta ebidentziak batzen dituzte haien artean konexioak eginez eta hainbat perspektiba aztertuz. Ondoren, osotasun batean zatiak identifikatzen saiatzen dira, zirriborro batean ondorioak batuz. Hasieran 21 errutina zeuden, 3 multzotan sailkaturik. Multzo hauek sarrerako errutinak, errutina antolatzaileak eta errutina ikertzaileak deitzen dira eta bakoitzak gaiaren inguruan funtzio zehatz bat betetzen du. Sarrerako errutinak gaiaren hasieran lantzen dira eta gai horren inguruan interesa pizteko balio dute batez ere. Errutina antolatzaileak informazio garrantzitsuena azpimarratzeko eta gaia sintetizatzeko balio dute. Azkenik, errutina ikertzaileak gaiaren inguruan ikertzera motibatzen ditu ikasleak.

bottom of page